XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denok dauzkagu begiak.

Itsuek ere begiak badituzte, baina ez dute ikusten.

Horregatik, ikusten ez dutelako, itsuek IKUSMENIK ez dutela esaten dugu.

Baina guk, ikusten dugunez, IKUSMENA badugula esan dezakegu: Gizonak......... ez du, mutikoak, berriz, badu.

Mikel gorra da, belarriak baditu baina ez du entzuten.

Horregatik, ENTZUMENIK ez duela esaten dugu.

Guk, berriz, dena entzuten dugunez......... badugu.

IKUSMENAZ eta ENTZUMENAZ gain baditugu beste hiru zentzumen ere eta hauexek dira: USAIMENA: Inguruko usainak sudurrez usaintzeko.

DASTAMENA: Gauzen zaporea mihiaz dastatzeko.

UKIMENA: Ikutuz gauzen forma eta laztasuna edo leuntasuna igartzeko.

Denetara bost zentzumen ditugu eta oso garrantzitsuak dira guretzat.